-
UPV/EHUko hamabi, CSICeko sailkapenean 500 emakumezko ikerlari esanguratsuenen artean
-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Erabaki ote dezakegu zer-nolako gurasoak izan gura dugun?
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Ate Irekien Jardunaldiak
‘Mugimenduan dagoen gizarte bat’ jardunaldiak
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2025/03/10 Noiz arte: 2025/03/11
Deskribapena
Memoria Demokratikoaren Estatu Idazkaritzak garatutako ‘España en libertad. 50 años’ [Espainia askatasunean. 50 urte], Euskal Herriko Unibertsitateak, Valentín Foronda Gizarte Historiarako Institutuaren bitartez, ‘Gizarte bat mugimenduan. Herritarren bilbearen berrantolatzea gizarte mugimenduetatik’ izeneko jardunaldiak antolatu ditu.
Hitzaldiak bi agertokitan egingo dira. Astelehenean, martxoak 10, Arabako Campuseko Micaela Portilla ikergunean, eta asteartean, martxoak 11, Bizkaiko Campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Sarrera librea eta doakoa da edukiera bete arte.
Berrogeita hamar urte igaro direlarik Franco hil zenetik, beharrezkoa bezain egokia da diktaduratik demokraziarako trantsizio prozesuari buruzko balantzea egitea. UPV/EHUk antolatzen dituen jardunaldi akademikoen kasuan, herritarren sarearen berregitea eta hainbat gizarte mugimenduk bultzatu zuten askatasun demokratikoen berreskuratze prozesua aztertzen dira, hasi frankismoaren bigarren erdialdetik aurrerako langileen borroketatik eta auzo eta ikasle elkarteen inguruan gertatu zenarekin amaitzeko, ahaztu gabe emakumeen sexu eta ugalketa eskubideak aldarrikatu zituena, erritmo bizian aldatzen ari zen gizartearen baitan.