-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Ate Irekien Jardunaldiak
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
Euskal Eskola Publikoaren jardunaldi pedagogikoak
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2021/05/06

Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko II Auditoriuma aukeratu dute Heizek (Euskal Eskola Publikoaren Zuzendaritza Elkarteen Federazioa) eta Ehigek (Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Konfederazioa) antolatutako IX. Jardunaldi pedagogikoak egiteko, 'Euskal eskola publikoa haratago begira' izenburupean. Edizio honetan, online formatuan, Euskal Eskola Publikoaren bilakaerarako gai garrantzitsuenetan sakontzen saiatuko dira.
Inaugurazioan izan dira Jokin Bildarratz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, Iñigo Salaberria, Heizeko presidentea, eta Beñat Amenabar, UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekanoa.
Aurtengo jardunaldiek urrats bat gehiago izan nahi dute euskal eskola publikoa garatzen ari den ahalduntze-prozesuan. Ildo horretan, Ehigek eta Heizek interesgarritzat jo dute gai hau jorratzea: euskal hezkuntza-sistema erreformatzeko esparru berri bat eraikitzea. Hau ez da Euskal Eskola Publikoak eztabaida horri heltzen dion lehen aldia.
Irudi galeria
-
Iñigo Salaberria, Heizeko presidentea, Jokin Bildarratz, Hezkuntza sailburua, eta Beñat Amenabar, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekanoa. Argazkia: UPV/EHU. -
Inaugurazioaren beste une bat. Argazkia: UPV/EHU. -
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko auditorioa, 9. Jardunaldi Pedagogikoen hasieran. Argazkia: UPV/EHU.