-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
-
Maggie Bullen: «Berdintasunerako Zuzendaritzaren izaera feminista sendotu nahi dut»
Jardunaldia: 'Generoa eta zientziaren komunikazioa'
- Ekitaldia
Noiz eta non
2024/06/04
Kokapena
Bilbo (Bizkaia)

Deskribapena
Iberdrola dorrea (29. solairua)
Euskadi plaza, 5
Bigarren edizio honetan, besteak beste, adinkeriak emakume zientzialiarentzat dakarren diskriminazio bikoitza edo genero-ikuspegia lantzen den ekitaldietan gizonek duten parte-hartze eskasa jorratuko dira. Baina ekimenaren helburu nagusia zientziaren komunikazioan genero-ikuspegia ezartzeko tresna erabilgarriak sortzea da.
UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Euskampus Fundazioak antolatu dute ekitaldia, Iberdrolaren, Eusko Jaurlaritzaren, UPV/EHUko Berdintasun Zuzendaritzaren eta EITBren lankidetzarekin.
Ekitaldian 17 hizlarik hartuko dute parte, besteak beste:
- Eulalia Pérez Sedeño Zientzia, Teknologia eta Generoko Ikerketako irakaslea da CSICeko Filosofia Institutuko Zientzia, Teknologia eta Gizarte Sailean eta Zientziaren Logika eta Filosofiako katedraduna izan zen UPV/EHUn.
- Ana López Navajas, filologoa, ikertzailea eta doktorea Valentziako Unibertsitatean.
- Koldo Garcia Etxebarria, biologoa eta genetikan doktorea. Ikertzaile gisa, UPV/EHUn, Bartzelonako Biologia Ebolutiboko Institutuan eta Biogipuzkoan lan egin du.
- Ritxar Bacete González Equimundo, Center for Masculinities and Social Justice in Spain zentroko koordinatzailea da.
Sarrera doakoa da lekua bete arte eta erreserbak hemen egin daitezke:
https://www.generoycomunicacion.com/entradas24/
Mintzaldiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira EITBren Kosmos eta Youtube kanaletan.