-
UPV/EHUko bost graduatu, BAME probetako 100 onenen artean
-
Mikel Bernal UPV/EHUn graduatu den psikologoa bigarren BAPE probetan
-
Hablar puede salvar vidas
-
UPV/EHUko hamabi, CSICeko sailkapenean 500 emakumezko ikerlari esanguratsuenen artean
-
Estíbaliz Sáez de Cámara izendatu dute REDS SDSN Spain-eko presidente
Jardunaldia: ‘Las Pruebas de la Educación’
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/02/21, 09:15
Kokapena
Juliana Agirrezabala aretoa - Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Datorren ostiralean, otsailaren 21ean, 9:15etik 13:40ra, Leioako UPV/EHUko Hezkuntza Fakultateko Juliana Agirrezabala aretoan, " Las Pruebas de la Educación " jardunaldia izango da. Ekitaldi honen helburua da egungo hezkuntza-estrategien eraginkortasuna berrikustea ebidentzia zientifikotik abiatuta. Bestalde, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Bilboko Hezkuntza Fakultatearen arteko lankidetzak antolatzen du jardunaldia.
Mintegiaren zazpigarren edizioa hezkuntzaren arloko profesionalei eta etorkizunean kolektibo horretako kide izango direnei zuzenduta egongo da. Euskal Herriko eta Estatuko hezkuntzaren, prestakuntzaren eta ikaskuntzaren arloko aditu ugarik emango dituzte hitzaldiak. Horrez gain, ahozko hizkuntzak haurtzaroan duen garapena eta gai beraren inguruan errealitate ezberdinak sortzeko duen ahalmena aztertuko dira, baita ingurune multikulturaletan egiten den ikaskuntzaren aberastasuna ere.
Sarrera librea izango da lekua bete arte, baina izena eman behar da. Horretarako kzk.ehu@gmail.com helbidera mezu bat bidali behar da, izen-abizenak eta lantokia zehaztuz. Bertara joaterik ez duenak streaming bidez jarraitu ahal izango du jardunaldia esteka honen bidez.
Egitaraua
- 9:15. Aurkezpena
- 9:30. El Desarrollo Del Lenguaje Oral En Educación Infantil – Julian Palazón, Universidad Internacional de Valencia
- 10:10. Dime Cómo Hablas De La Educación Y Te Diré Cómo Piensas – Lorena Pérez, Universidad de la Rioja
- 10:50. El Derecho A Gozar Del Patrimonio Literario. La Importancia De La Biblioteca Escolar – Gemma Luch, Universitat de València
- 11:30. Atsedenaldia
- 12:00. Aprender Y Convivir En Contextos Multiculturales En Educación Infantil: Una Mirada Informada Por La Evidencia – Andrea Khalfaoui, Euskal Herriko Unibertsitatea
- 12:40. Estrategias Eficaces De Aprendizaje. Las Grandes Desconocidas – Marta Ferro, Universidad Autónoma De Madrid
- 13:10-13:40. Eztabaida