Dentisten Kontseilu Orokorroak (Consejo General de Dentistas) 2017 Urteko Dentista Saria eman dio UPV/EHUko katedradun Jaime Gil Lozanori. Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasleak eta Federation of Esthetic Dentristy erakundearen presidenteak ostiralean, abenduak 14, jaso du saria. Kontseiluak 36.000 profesional ditu.
Jaime Gil, UPV/EHUko katedraduna, 2017 Urteko Dentista saria
Lehenengo argitaratze data: 2018/12/17
Elkarteak (Consejo General de Dentistas) ematen duen sariak aitortzen ditu aho-hortzen osasuna kontuetan azken urteko merezimenduak, ikerketak eta lanak, bai eta Hortz-protesian katedradunaren jardun profesionala ere. Halaber, nazioarteko eta nazio-oihartzun lortutakoa eta giza-balioak eta etika profesionala nabarmendu ditu sariak.
Aurten ere, Chicagon (AEB) International Federation of Esthetic Dentistry erakundeak presidente izendatu du Jaime Gilk, hotz-estetika tratamenduan aditua. Nazioarteko elkarte horrek biltzen ditu munduko 40 zientzia-elkarteak eta hortz-estetika akademiak. Halaber, Jaime Gil izan da European Academy of Esthetic Dentistry elkartearen sustatzaileak, fundatzailea eta presidentea. Bestalde, irakasleari Estomatologia- eta Estetika- Protesiko Espainiako Elkarteak (Sociedad Española de Prótesis Estomatológica y Estética) eman dio Urrezko Domina lan aitzindaria egiteagatik hortz-protesi eta estetika eremuan.