María Rosario Aurrecoechea Zubiaur Bilbon hil da 2025eko urtarrilaren 20an.
In memoriam: María Rosario Aurrecoechea Zubiaur
Lehenengo argitaratze data: 2025/01/31
30 urte baino gehiagoz Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko Bibliotekako zuzendaria izan zen, eta bere kudeaketa bikainak Espainiako arte-biblioteka onenen artean kokatu zuen.
Ekonomia Zientzietan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Sarrikoko Fakultatean, eta ikasketa horiek Bizkaian hasi eta amaitu zituen lehen euskal emakumeetako bat izan zen.
Igerilari ona, janari osasuntsu eta ariketa fisikoaren zalea, 4 seme alaben ama eta 9 biloben amona, gozotasuna eta alaitasuna azken unerarte mantendu ditu, bere gizatasun ondarea betiko naturaltasunarekin helaraziz.
Berarekin lan egiteko zortea izan genuenok egunez egun baloratu ahal izan genuen bere giza kalitate handia, adimen bikaina eta lidergoaren ontasuna. Bere gidaritzapean, beti berearen defendatzaile baina denekin adiskidetsu, oztopo guztiak gainditzen ziren eta harreman guztiak baketsu eta emankor bilakatzen zituen. Bere edertasuna, bere irribarrea eta bere bizi-harmonia eredu izan ziren ezagutu genuen guztiontzat.
Goian bego, lankide eta lagun.
EhuBiblioteka