-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Ate Irekien Jardunaldiak
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
III. 08M21 Jardunaldia: . ‘Emakumeak arkitekturan. Zubiak eraikitzea begirada inklusiboetatik'
- Ekitaldia
Noiz eta non
2021/03/08, 14:00
Kokapena
Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Astelehenean, martxoak 8, 14:00etatik 16:30etara, Espainiako orduan, 'Emakumeak arkitekturan. Zubiak eraikitzen begirada inklusiboetatik' izeneko jardunaldi birtuala antolatu du Kultur Paisaien eta Ondarearen UNESCO katedrak, Ondare Eraikiaren ikertaldearekin eta SXX Ondarearen Plataformarekin batera.
Jardunaldiak emakumeek arkitekturaren diziplina esparruaren barruan dituzten zailtasunei buruzko hausnarketa kritikorako gune bat sustatzea du helburu.
Argentinatik, Ines Moisset eta Carolina Quiroga; Portugaletik, Patricia Santos Pedrosa; eta Espainiatik, Eva Alvarez Isidro, Carlos Gomez, Daniela Arias Laurino eta Veronica Benedet izango dira parte hartzaileak.
Parte hartzea irekia da, baina aldez aurretik izena eman behar da. Esteka honetan aurki daiteke izena emateko inprimakia: http://www.catedraunesco.eu/actualidad/