I Lexikografia Jardunaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/03/26, 09:15
Kokapena
Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateak I. Lexikografia Jardunaldia hartuko du, ‘Lexikografia eta ideologia: hiztegiak egitea eta eguneratzea’ izenburupean Antolakuntzan UPV/EHUren Filologia eta Historia saila eta Ikasketa Klasikoak saila aritu dira lankidetzan.
Jardunaldiaren hartzaile nagusia fakultate bereko ikasleak dira, baina hiztegigintzako espezialistei ere zuzentzen zaie -eta, oro har, alor guztietako filologoei-, hiztegi bat nola egiten den edo lehendik dauden hiztegi handiak nola eguneratzen diren jakin nahi duten pertsonei, bai eta teknologia berriak lexikografiaren esparruan nola erabiltzen diren jakin nahi duten guztiei ere. Jardunaldia interesgarria izango da, halaber, hiztegien historia ikasteko jakin mina dutenentzat, hiztegiek beren testuinguru historikoaren ideologia nola islatzen duten jakiteko eta, besteak beste, genero ikuspegia hiztegietan nola sartzen den ikusteko.
Jardunaldian, lexikografiaren arloa hainbat aztertze eremutatik lantzen duten hizlariek hartuko dute parte: Helena Rodríguez Somolinos, CSICeko Giza eta Gizarte Zientzien Zentroko (CCHS) Mediterraneoko eta Ekialde Hurbileko Hizkuntzen eta Kulturen Institutuko (ILC) kidea; Mercedes Quilis Merín, Valentziako Unibertsitateko Gaztelaniako katedraduna; Miguel Sánchez Ibáñez, Valladolideko Unibertsitateko Gaztelania Saileko irakasle kontratatu doktorea, eta Diego Varela Villafranca, Espainiarko Errege Akademiako Lexikografia Institutuko kidea.
Lexikografia Jardunaldian parte hartzea doakoa eta librea da.