Hizkuntza gutxituetako itzulpenari eta interpretazioari buruzko topaketa birtuala
Noiz eta non
Noiztik: 2022/11/22 Noiz arte: 2022/11/23
Kokapena
Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Azaroaren 22an eta 23an, 15:00etatik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateko Gradu Aretoan, Hizkuntza gutxituetako itzulpengintza eta interpretazioari buruzko topaketa birtuala egingo da.
Garabide Elkartearekin elkarlanean antolatutako topaketaren helburua itzulpengintzan eta interpretazioan diharduten komunitate indigenen esperientziak ezagutzea eta biltzea da. Gainera, idatziz jasoko da esperientzien trukea, hizkuntza indigenak biziberritzeko bidean aurrera egiteko helduleku izango den txostena.
Ekuador, Kolonbia, Bolivia, Maroko, Mexiko eta Guatemalako komunitate indigenetako ordezkariek hartuko dute parte. Topaketa gaian interesa duten guztiei irekita dago.
Nabarmentzekoa da komunitate indigenetan giza eskubideak oso presente daudela, nahiz eta askotan eskubide horiek ez diren hizkuntza-eskubideekin lotzen. Hain zuzen ere, hizkuntza-eskubideak bermatzeko bideetako bat itzultzaileek egiten duten lana da (ekitaldietan, bileretan, izapideetan...). Ia oharkabean pasatzen dira, baina garrantzi handia dute hizkuntza gutxituen erabileran.