-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Ate Irekien Jardunaldiak
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
Hitzaldia: ‘La noche de las ideas. La imaginación al poder’
- Ekitaldia
Noiz eta non
2018/01/25, 19:00 - 00:00
Kokapena
Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)

Deskribapena
Ostegunean, urtarrilaren 25ean, Bizkai Aretoko Mitxelena entzunaretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) lehen aldiz, Bilbora iritsiko da “La Noche de Las Ideas” pentsamendu garaikideari eskainitako nazioarteko hitzordua, gaur egun hain ohikoak diren arazoei aurre egiteko eta horiei pentsamendu kritiko bat ekartzeko itxaropenez sortutakoa, hain zuzen.
Hizlariek gizarteko hainbat alderdi aztertuko dituzte, “gizartea izugarri azkartzen ari den garai hauetan”, eta mundua bera ere etengabeko bilakaera eta mutazio teknologikoa izaten ari den honetan: “Ezin aurreikusizko etorkizun digital honetan, ezinbesteko erronka bihurtu da ezagutzaren transmisioa. Nola eta, batez ere, zer transmititu behar diegu etorkizuneko belaunaldiei? Zein eginkizun, zein funtzio izango dute eskolek, unibertsitateek eta hezkuntzako eta sozializazioko beste eremu batzuek?”, adierazi dute antolatzaileek.
Hizlariak:
- Denis Kambouchner, Filosofo eta Historialaria, Université Paris 1 Panthéon-Sorbonne- katedraduna
- Ander Gurrutxaga Abad, Soziologian katedraduna, UPV/EHU.
- Alfonso Unceta Satrustegui, Soziologian Katedraduna, UPV/EHU.
Moderatzailea:
- Simón Peña Fernández, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen Dekanoa, UPV/EHU.