Hitzaldia: ‘Emprender con calma y una mirada a los datos sobre Emprendimiento y Mujer’
Noiz eta non
2025/01/23
Kokapena
Oteiza entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Hurrengo ostegunean, urtarrilaren 23an, 10:00etatik 12:00etara, Bizkaia Aretoko Oteiza aretoan "Emprender con calma y una mirada a los datos sobre Emprendimiento y Mujer" hitzaldia egongo da. Ekitaldi hau Global Entrepreneurship Monitor 2025 Konferentziaren dibulgazio-jardueren parte da. Bertan, Emakume Ekintzailearen Munduko Txostenaren datuak aurkeztuko dira, eta ekintzailetzaren joera globalak aztertuko dira, baita datuak enpresa-aukera berrietarako gida gisa nola balio dezaketen ere.
María Saiz Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakasleak eta EEB-OVEko (Ekintzailetzaren Euskal Behatokia) presidenteak emakumeen ekintzailetzaren egoerari buruzko azterketa zehatza egingo du jardunaldia hasteko.
Aurkezpenaren ondoren, Patricia Araque ekintzaile eta “Emprender con calma” liburuaren egileak hartuko du hitza “ekiteko estrategia praktikoak modu lasai eta jasangarriagoan" partekatzeko. Gainera, Izaskun Rama EmakumeEkineko presidentea izango da Patricia Araque aurkeztuko duena, elkarrizketa moderatzeaz gain.
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu: Emprender con calma y una mirada a los datos sobre Emprendimiento y Mujer – EEB-OVE