-
UPV/EHUko hamabi, CSICeko sailkapenean 500 emakumezko ikerlari esanguratsuenen artean
-
Hablar puede salvar vidas
-
Estíbaliz Sáez de Cámara izendatu dute REDS SDSN Spain-eko presidente
-
Hizkuntza indoeuroparren historiako kate begi galdua aurkitu dute
-
Bilboko Ingeniaritza Eskolak 25 metroko olatu kanala eraiki du
Gure txokoak: Zaldi bat eskaileran
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2022/06/02

Eskolan leku asko gustatzen zaizkit, nire bulegoarekin hasi eta ezkaratzetan eta korridoreetan barrena diren ikasketa guneetara arte. Horien guztien artetik aukeratu dut espazio hau, elkarlanaren ondoriozko obra bat erakusteko lekua delako, mundu guztiak goza dezakeena eta Eskolaren espiritua islatzen duena: lankidetza, integrazioa, parte-hartzea, hurbiltasuna… Gainera, gure ikastegia osatzen dugun kolektibo guztiek parte hartu dugu honen sorreran: AZP, IRI, ikasleak, garbiketa zerbitzuko langileak eta zuzendaritza taldea. Zaldiaren aurretik pasatzen naizen bakoitzean irribarre bat ateratzen zait, gogoratuz nola gozatzen dugun hura pintatzen, nork bere aletxoa jarriz.
Wall Drawing 2022.Ankara Gasteizko Ingeniaritza Eskolako lehenengo solairuko ipar-mendebaldeko eskaileran dagoen artelana da. STEAM proiektuaren parte da. Bisitariari/ikusleari esperientzia bisual multzo berri bat eskaintzeko sortutako lengoaia minimalista darabil. Ikastegia elkarlanean ari da UPV/EHUko WebLearner ikertaldearekin "Hezkuntza STEAM Eskolan" eta "ezagutza partekatua sortzea Unibertsitatean: Maker Espazioak STEAM hezkuntza sustatzeko" proiektuetan. Ankara da proiektu horren parte.
Hauxe da Montse López de Arcautek, Gasteizko Ingeniaritza Eskolako administratzaileak, aukeratutako lekua. Eta bera da, bestalde, aurreko lerroen egile.
Nola iritsi: 42°50'22.8"N 2°40'27.7"W