euskaraespañol

Graduazio ekitaldiak Letren fakultatean

Lehenengo argitaratze data: 2024/12/16

Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Iragan abenduaren hamahiruan egin ziren Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko areto nagusian 2023-2024 ikasturtean graduatutako ikasleen graduazio ekitaldiak.

Goizean, Filologiako, Ingeles Ikasketetako eta Euskal Ikasketetako ikasleek jaso zuten titulua, Manoli Igartua UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordeak eta Belén Bengoetxea fakultateko dekanoak gidatutako ekitaldian. Maria Jose Olaziregi UPV/EHUren Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketa Saileko katedradunak eskaini zuen irakasgai magistrala.

Arratsaldez, Historia, Artearen Historia, Geografia eta Lurralde Antolakuntza eta Itzulpengintza eta Interpretazioa titulazioetan titulatutako ikasleen txanda izan zen. Oraingo honetan, ekitaldiaren buru Eva Ferreira UPV/EHUko errektorea eta Belén Bengoetxea fakultateko dekanoa izan ziren. Santiago de Pablo UPV/EHUko Historia Garaikidearen Saileko irakasle katedradunak eskaini zuen lezio magistrala.

Adierazitako graduetako diplomak emateaz gain, ekitaldia baliatu zen Letren Fakultatean irakasten diren masterrak amaitu dituzten ikasleei tituluak emateko:  Literatura Konparatuaren eta Literatur Ikasketen Unibertsitate Masterra, Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologiako Unibertsitate Masterra, Hizkuntzalaritza Teoriko eta Esperimentaleko Unibertsitate Masterra, Hizkuntzak Testuinguru Eleaniztunetan Eskuratzeko Unibertsitate Masterra eta Europako eta Atlantikoko Unibertsitate Masterra. Kultura Boterea eta Gizartea.