euskaraespañol

Eguneko irudia

Gora irratia!

Lehenengo argitaratze data: 2025/02/13

NON: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irrati estudioa. NOIZ: 2025eko otsailaren 12a. NORK: Fernando Casabella, Komunikazio Bulegoa. UPV/EHU.

 

1946ko otsailaren 13an, Nazio Batuen Erakundea sortu eta hilabete batzuetara, NBEk bere irratia eratu zuen. Horregatik, 2012an, erakundearen Batzar Nagusiak Irratiaren Munduko Eguna ezartzea erabaki zuenean, otsailaren 13a aukeratu zuen. Gaur egun, irratia da gehien erabiltzen den komunikabidea mundu osoan, eta ez hori bakarrik. Nazio Batuek dioten bezala, irratia giza aniztasuna ospatzeko tresna paregabea da, eta salbuespenezko plataforma diskurtso demokratikorako, eztabaida publikoa sustatzen baitu eta berdintasunezko parte-hartzea ahalbidetzen baitu, entzulearen hezkuntza-maila edozein dela ere. Eskerrik asko irratian lan egiten irakasten eta ikasten duten irakasle eta ikasle guztiei, eta egun zoriontsua!

 

Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.

Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus