‘Gabeziak: Erregimen Zaharreko ziurgabetasunaren eta pobreziaren artean’ mintegia
Noiz eta non
2025/02/06, 15:00
Kokapena
Ekitaldi aretoa - Micaela Portilla Ikergunea
Justo Vélez de Elorriaga 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Arabako Campuseko Micaela Portilla ikerguneak ‘Gabeziak: Erregimen Zaharreko ziurgabetasunaren eta pobreziaren artean’ izeneko mintegia hartuko du. Elkarretaratzean hartuko dute parte Euskal Herriko Unibertsitateko espezialistek (Javier Esteban Ochoa de Eribe eta Mikel Larrinaga Ortiz), Cadizeko Unibertsitatekoek (Jesús Manuel González Beltrán eta Francisco Hidalgo Fernández) eta Bartzelonako Unibertsitateko adituak (Mariela Fargas Peñarrocha), bai eta Minhoko Unibertsitateko (Portugal) María Marta Lobo de Araújoren laguntza ere.
Mintegiaren helburua da Aro Modernoan klase herrikoien eguneroko bizitzan sakontzea, hain zuzen ere sektore sozial gehienek jasan zitzaketen eguneroko zailtasunak erdigunera ekarrita eta, hortaz, premia hauekiko laguntza bermeak askoz ere txikiagoak zireneko garaian izandako ondorioak. Horrela, ziurtasunik eza eta ziurgabetasuna egunerokotasunaren parte ziren herritar gehienentzat, edozein eragozpenek familia oso bat eraman zezakeelako pobreziara (gaixotasuna, heriotza, istripuak, haur txikien gehiegizko zama). Mintegi honetan erreparatuko zaie horrelako egoerei eta familiek egoera horiek konpontzen saiatzeko izan zituzten tresnei.