-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Ate Irekien Jardunaldiak
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
Zinemako programazioa prestatzeko programaren aurkezpena
Noiz eta non
2023/10/05, 18:00
Kokapena
Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostegunean, urriaren 5ean, 18:30ean, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroko auditorioan, Donostian, zinemako programazioa prestatzeko programaren aurkezpen ekitaldia egingo da.
Tabakalerako zinema-aretoko emanaldiak Donostiako Zinemaldiak, Euskadiko Filmategiak, Donostia Kulturak eta Elias Querejeta Zinema Eskolak programatu ohi dituzte. 2024ko urtarriletik aurrera, hilean behin ikusle gazteak zinema-aretora erakartzeko, UPV/EHUko ikasle talde batek programazio-prozesuan parte hartzeko aukera izango du. Aipatutako erakundeetako ordezkariak Gipuzkoako Campusera hurbilduko dira euren burua ezagutzera emateko eta programatzeko moduak azaltzeko.
Ekitaldian parte hartuko dute:
- Junkal Gutierrez, UPV/EHUko Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordea
- Beronika Azpillaga, Gipuzkoako Campuseko Euskara eta Kultura zuzendaria
- José Luis Rebordinos, Donostiako Zinemaldiko zuzendaria
- Joxean Fernández, Euskadiko Filmategiko zuzendaria
- Edurne Ormazabal, Tabakalerako zuzendaria, eta Lur Olaizola, zinema saileko koordinatzailea
- Carlos Mugiro, Elías Querejeta Zine Eskolako zuzendaria