euskaraespañol

Eguneko irudia

UPV/EHUko Unibertsitate Orientaziorako azoka, Bilbon

Noiz eta non

2025/02/08, 09:00 - 14:00

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

LARUNBATEAN, otsailak 8, 9:00etatik 14:00etara, Euskal Herriko Unibertsitateak Unibertsitate Orientaziorako Azoka EHUazoka egingo du Bilbon. Bizkaia Aretoak osasun zientziei buruzko informazioa eskainiko duten Standak eta informazio-saioak hartuko ditu eta Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak Arteak eta Giza Zientziak, Gizarte eta Lege Zientziak, Ingeniaritza eta Arkitektura eta Zientziak.

EHUazoka aukera paregabea da etorkizuneko ikasleek Euskal Herriko Unibertsitateak 2025-2026 ikasturtean eskainiko dituen graduko ikasketak eta unibertsitatean sartzeko prozedura gertutik ezagutzeko.

EHUazokan fakultate eta eskoletako irakasleek informazio saioak emango dituzte taldeentzat eta banan banako arreta ere eskainiko da. Horrela, unibertsitate aurreko ikasleek gure unibertsitatea eta graduko ikasketen eskaintza hobeto ezagutu ahal izango dute, eta etorkizunean unibertsitatean egin ahalko dituzten ikasketei buruz dituzten zalantza guztiak argitzeko aukera izango dute. Standetarako sarbidea librea izango da, baina derrigorrezkoa da izena ematea informazio-saioetara joateko.

Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/sou/orientazio-programa/azokak

2025-2026 ikasturteko gradu eskaintza: https://www.ehu.eus/eu/web/graduak/graduak