-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Ate Irekien Jardunaldiak
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
Familia Enpresaren etorkizuna bultzatzeko jarduera ziklo berria abian da
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2025/03/12 Noiz arte: 2025/05/08, 09:30
Kokapena
Bilboko Merkataritza Ganbera
Alameda de Recalde 50. -48008- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Familia enpresen erronkak eta kezkak aztertuko ditu UPV/EHUren Familia enpresa katedrak, Bilboko Merkataritza Ganbera eta CEBEKekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.
2012an hasitako bideari jarraituz, aurten 15 ekimen antolatu dituzte martxoaren 12tik maiatzaren 8ra bitartean, hitzaldi, tailer eta jardunaldi formatuan. Guztiak ere, familia enpresei zuzenduta, aholkularitza, digitalizazio eta marketin enpresak arituko dira era horretako erakundeen erronken aurrean, gaur egun eskaintzen diren soluzio eta tresnak aurkezten. Horrez gain, aurten Almeriako unibertsitateko Familia Enpresa katedraren zuzendariak ere parte hartuko du, “gaur egungo merkatu finantzarioan gehien erabiltzen diren balorazio-metodoak eta magnitudeak ezagutzera emateko, arreta berezia jarriz familia-enpresek inbertsioari eskatu beharreko errentagarritasunaren kalkuluan”.
Hainbat ikerketen arabera, sozietate merkantilen %70 eta %80 artean familia enpresak dira eta arlo pribatuan sortzen diren lanpostuen 10etik 6 batzen dute. UPV/EHUren Familia Enpresa katedrako zuzendari Txomin Iturraldek gogoratu duenez, Barne Produktu Gordinaren %57 inguru sortzen dute familia enpresek.
Datuak aintzat hartuta berebiziko garrantzia daukate familia enpresek euskal ekonomian eta hori aintzat hartuta arituko dira eta egungo ziurgabetasun egoeraren aurrean arituko dira, besteak beste belaunaldi aldaketaz eta era horretako enpresak sortzeaz.
Inaugurazio instituzionala bihar, martxoaren 12a,n egingo da, Bilboko Merkataritza Ganberaren egoitzan, eta bertan izango dira Bizkaiko Foru Aldundiko Administrazio eta Enpresetako zuzendariordea, Eva Armesto; CEBEKeko Proiektu Berrien Garapeneko zuzendaria, Nieves Gamiz; UPV/EHUko Familia Enpresen Katedrako zuzendaria, Txomin Iturralde; eta Bilboko Merkataritza Ganberako Familia-enpresa Batzordeko presidentea, Alejandro Beitia.
Aurkezpenaren ondoren, ‘Familia-Enpresaren Estrategiaren eta Gobernuaren oinarrizko alderdiak’ jardunaldia egingo da. Bertan, OTEIC Taldeko Lege eta Familia Enpresa Arloko arduradun Maider Barahonaren eskutik, gaur egungo erronkak aztertuko dira lehiakortasunean, dimentsioan, berrikuntzan, gobernu profesionalean, ondorengotzan eta, azken finean, Familia Enpresaren jarraipenerako giltzarrietan, baita familia-harremanari buruzko erabaki garrantzitsuenak definitu eta adosteko espazio eta irizpide egokiak ere.
Bizkaiko familia-enpresei zuzendutako hurrengo jardunaldiak hauek izango dira: ‘Belaunaldi gazteen integrazioa familia-enpresan’ (apirilaren 9an, CEBEK); ‘Familia-akziodunak: haien eskubideak eta betebeharrak ulertzea, partekatzen duten proiektuaren mesedetan’ (maiatzaren 20an, Bilboko Ganbera); eta ‘Nola egin erabilgarri gobernu organoak familia-enpresa familiarretan’ (ekainaren 10ean, CEBEK).
Udako etenaldiaren ondoren, ‘Berrikuntza eta eraldaketa digitala familia-enpresan’ (irailaren 10ean, CEBEK); ‘Familia-enpresan bezero berriak lortzea: edonoren eskura dauden marketin digitaleko estrategiak’ (urriaren 15ean, Bilboko Ganbera); eta ‘Pertsona fisikoen eta familia enpresen itxiera fiskala planifikatzen’ (azaroaren 6an, CEBEK) jardunaldiak. Urteari amaiera emango dio ‘Familia enpresaren etorkizuna: saldu, bat egin edo bazkide bat bilatu?’ jardunaldiak (abenduak 16, Bilboko Ganbera).
Aldi berean, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak ‘Enpresa eta familia, elkarrekin bizi diren bi errealitate arau desberdinekin. Nola indartu haien abantailak eta murriztu arriskuak plangintza egoki baten bidez?’ (martxoak 04); ‘Familia-enpresetako ondorengotza prozesua ikuspegi estrategiko eta fiskaletik’ (martxoak 18); ‘Familia-Enpresaren gobernu korporatiboa. Administratzaileen eskubide eta betebeharrak’ (apirilak 10); ‘Familia-enpresan belaunaldiak konektatzea. Gatazkak gainditu eta talentua sustatu’ (apirilak 29); eta ‘Nola balora dezaket nire enpresa. Abantailak eta desabantailak’ (maiatzak 8) izeneko hitzaldiak hartuko ditu.
Aurretik, ‘Egungo ziurgabetasun ingurunean enpresa-proiektuak sortzea’ hitzaldia eta ‘‘Nola sustatu espiritu ekintzailea familia-enpresetan’ hitzaldia izan dira.
Informazio gehiago: 2025 jarduerak - Familia Enpresaren Katedra - UPV/EHU