‘Micronesia revisited: Teresa del Valle (Guam, 1974-1978)’ erakusketa inauguratu da
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2025/03/03

Duela urte batzuk, Teresa del Valle antropologoak, antropologia sozial eta kulturalaren eta antropologia feministaren erreferenteak, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko Bibliotekara funts bibliografiko garrantzitsu bat eta Guamen egindako egonaldian bildutako objektuen aukeraketa bat eman zizkion, orain erakusten dena Donostian. “Erakusketa honen helburua, gaur egun diziplina garatzen den testuinguruaren oso bestelako garai eta geografian, antropologia egiteak zer esan nahi zuen erakustea da. Gure ustez, urruneko gizarte hori aztertzeak gizartea antolatzeko beste modu batzuetara hurbiltzea dakar, eta, Teresak berak dioen bezala, ez da immunea ikertzen ari den pertsonaren kultura-jatorriak ezartzen dituen baldintzapenekiko”, erakusketaren antolakuntzatik diote.
Erakusketa, ‘Micronesia revisited: Teresa del Valle (Guam, 1974-1978)’ izenekoa, Carlos Madrid (Guameko Unibertsitatea) eta Carmen Díez eta Beatriz Moral UPV/EHUko Teresa del Valleren dizipuluen laguntzarekin egina, duela gutxi inauguratuko da eta Gipuzkoako Campuseko Bibliotekaren atondoan egongo da zabalik.