-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Ate Irekien Jardunaldiak
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
Erakusketa: 'Mikel Laboa izan liteke konstelazio, izan gabe izar…'
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2024/02/05 Noiz arte: 2024/02/29
Kokapena
Axular erakusketa-aretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)

Deskribapena
Gipuzkoan ikusgai egon ondoren, Bizkaira dator 'Mikel Laboa izan liteke konstelazio, izan gabe izar…'. UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak bultzatutako erakusketa ibiltari honek Mikel Laboa abeslaria gogoratu nahi du, bere heriotzaren 15. urteurrenean (2008ko abenduaren 8an zendu zen). Katedrak ere bultzatutako 'Ni ez naiz Mikel Laboa' komikia da erakusketa horren inspirazio-iturria. Abeslariaren unibertso pertsonal eta profesionalen arteko harmoniak agerian uzten du Laboak euskal kulturan duen garrantzia.
'Ni ez naiz Mikel Laboa' liburuaren testuak Harkaitz Cano eta Unai Iturriagarenak dira, marrazkiak Joseba Larratxe Joseviskyrenak eta Elkar argitaletxeak plazaratu zuen iazko Durango azokan. Liburuan bezala ohiko biografia moldeetatik ihesi, Laboaren kantuen izpiritua, aldartea eta umorea izango dira erakusketaren iparra.
Erakusketa otsailaren 5etik 29ra arte egongo da ikusgai; astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan, 16:00etatik 20:00etara. Sarrera doakoa.