euskaraespañol

Eguneko irudia

Erakusketa

‘Artearen Memoria Hezkuntzan’ erakusketa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2025/03/03 Noiz arte: 2025/03/21

Kokapena

Erakusketa gela - Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Artearen Memoria Hezkuntzan erkusketa Euskal Herriko Unibertsitatearen Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan (MHLI) ikertaldearen baitan sortu da, memoria gatazkatsuak arteen bidez lantzeko material didaktikoa batzen duelarik. Proiektua 2023ko udazkenean abiatu zen Errenteriako Herri Arte Eskolan.

Erakusketa honetan proposamen didaktikoaren nondik-norakoez gain, martxan jartze haren emaitzak ere izango dira ikusgai.

MHLI ikertaldearen helburua da Memoria Historikoaren kultur errepresentazioak ikertzea, bereziki XX. eta XXI. mendeko euskal eta iberiar esparruetan. Era berean, sakon  aztertzen ditu zentsura insituzionalaren eragina eta euskal edizioaren eremua.

Erakusketa astelehenetik ostiralera bisitatu ahal izango da, 9:00etan hasi eta 20:30ak arte.

Proiektuari buruzko informazio gehiago: https://mhli.net/proyectos/memoriaren-artea-eta-artearen-memoria-hezkuntzan-el-arte-de-la-memoria-y-la-memoria-del-arte-en-educacion/