euskaraespañol

Eguneko irudia

Enpresaren Eguna arrakastatsua Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2025/02/13

72 stand jarri ziren, 100 enpresa baino gehiago ordezkatuz | Argazkia: Beatriz Estalayo. UPV/EHU

Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak partehartzaile ugarirekin ospatu zuen Enpresaren Eguna. 72 stand jarri ziren, 100 enpresa baino gehiago ordezkatuz, eta horiek aurkezpen bat erakusteko aukera izan zuten. Jarduera hau aukera paregabea da ikasleak enpresekin batzeko, praktikak, Gradu Amaierako Lanak eta Masterrak egin ditzaten edo curriculum vitaea eskaini dezaten.

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Kanpo Harremanetarako zuzendariorde Iker Laskurainek jardunaldiaren garrantzia azpimarratu du. “Oso pozik gaude parte hartzearekin, 200 ikasle baino gehiagok parte hartu dute jardunaldian, hitzaldietan zein stand-etako elkarrizketetan.  Batzuk urduri eta besteak ilusioz baina oso pozik agertu dira beraien bizitzako lehen elkarrizketak burutu ostean.  Aukera aparta de beraientzat Eskolan bertan horrelako aukera izatea. Aurtengoan 72 stand izan ditugu industria eta eraikuntzako enpresekin, aukera mordoa izan dute eta zinez eskertzen dugu enpresek gure ikasleengan jarritako konfidantza. Espero dugu datorren urteko edizioa ere aurtengoa bezain arrakastatsua izatea.”