euskaraespañol

Eguneko irudia

Aurkezpena

‘Euzkadi en ruinas’ liburuaren aurkezpena

Noiz eta non

2025/02/13, 19:00

Kokapena

Ignacio Aldecoa Kultura Etxea
Av. Florida ibilbidea 9. -01005- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ignacio Aldecoa Kultur Etxean, Josu Santamarina Otaolak idatzitako ‘Euzkadi en ruinas’ [Euzkadi hondatuta. Euskal Herriko Gerra Zibilaren arkeologia (1936-1948)] liburuaren aurkezpena egingo da. Berez, berak ‘Euzkadi'ko lur-ganian. Arqueología de la Guerra Civil en el País Vasco (1936-1948)’ [Euzkadiko lur gainean. Euskal Herriko Gerra Zibilaren arkeologia (1936-1948)] izenaz egin eta Agustin Azkarate UPV/EHUko katedradunak eta Xurxo Ayán Lisboako Universidade Novako irakasleak zuzendutako doktore tesiaren bertsio laburtua da, publiko zabalari egokitua. Doktorego ikerketa Ondare Eraikiaren Ikertaldean (GPAC) egin zen, Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko Arkeologia Arloan.

Egileak Jaione Agirre Bibat Karta eta Arkeologia Museoko teknikari arduradunaren laguntza izango du. Argitalpenak Gogora Euskal Gobernuaren Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren babesa du.