euskaraespañol

Kongresua

Estresaren Ikerketarako Espainiako Sarearen 1. Nazioarteko Kongresua

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2025/01/29 Noiz arte: 2025/01/31

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Estresa Ikertzeko Espainiako Sareak (REIS) bere lehen Nazioarteko Kongresua egingo du Bilbon 2025eko urtarrilaren 29tik 31ra. Kongresuan ahozko zein poster formatuko komunikazioak aurkeztuko dira, estresaren azterketarekin zuzenean edo zeharka lotuta daudenak.

Sareko kidea izanda, kongresua antolatzen zuzenean parte hartzen du UPV/EHUko Neuropsicofarmacologia Taldeak. Neuropsikofarmakologia taldeak hainbat ikerketa-lerro garatu ditu, nerbio-sistema zentralean hainbat buru-nahastetan dauden asaldurak ebaluatzeko.

Neuropsikofarmakologiako taldea CIBERSAM Osasun Mentaleko Sareko Ikerketa Biomedikoko Zentroko kide da, eta BioBizkaia Osasun Ikerketako Institutuan ere sartuta dago.

Kongresuko batzorde antolatzaileko kideak honako hauek dira: Leyre Urigüen Echeverria (Euskal Herriko Unibertsitatea), Koldo Callado Hernando (Euskal Herriko Unibertsitatea), Igor Horrillo Furundarena (Euskal Herriko Unibertsitatea), Juan Nácher Roselló (Valentziako Unibertsitatea) eta César Venero Núñez (UNED)

Eta, bestetik, batzorde zientifikoa honako hauek osatzen dute: Leyre Urigüen Echeverria (Euskal Herriko Unibertsitatea), Esther Berrocoso (Cadizeko Unibertsitatea), Esther Castillo (Jaume I Unibertsitatea), Juan Nácher Roselló (Valentziako Unibertsitatea), Alicia Salvador Fernández-Montejo (Valentziako Unibertsitatea) eta César Venero Núñez (UNED).

EGITARAUA

Urtarrilak 29, asteazkena

12:00-14: 30 Irekiera eta akreditazioak jasotzea
14:30-15: 30 Inaugurazio-hitzaldia
15:30-17: 30 Ahozko komunikazioak (I. saioa)
17:30-17: 45 Kafea eta posterren saioa
17:45-20: 00 Ahozko komunikazioak (II. saioa)

Urtarrilak 30, osteguna

09:00-10: 15 Ahozko komunikazioak (III. saioa)
10:15-10: 45 Kafea eta posterren saioa
10:45-12: 45 Ahozko komunikazioak (IV. saioa)
12:45-13: 45 Hot Topic
13:45 Luntxa
15:30-17: 30 Ahozko komunikazioak (V. saioa)
17:30-19: 00 REIS batzar orokorra (REISeko kideentzat bakarrik)
21:00 Afaria

Urtarrilak 31, ostirala

09:00-10: 15 Ahozko komunikazioak (VI. saioa)
10:15-10: 45 Kafea eta posterren saioa
10:45-12: 45 Ahozko komunikazioak (VII. saioa)
 

Estresa Ikertzeko Espainiako Sarea

Estresa Ikertzeko Espainiako Sarea Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzatutako ikerketa kooperatiboko eta diziplina anitzeko egitura da, eta oinarrizko 14 ikerketa-taldek eta klinikoek osatzen dute. Estresak gizartean duen eragina ulertzeko eta horri aurre egiteko estrategiak garatzeko erronkari erantzuten dio. Sarearen helburua lankidetza eta sinergiak lortzea da, Estatuan eta Europan batera finantzatzeko aukerak indartuz.