euskaraespañol

Eguneko irudia

Hitzaldia

‘Erdi Aroa Euskaraz’ hitzaldi zikloa

Noiz eta non

2025/02/12, 18:30

Kokapena

Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Otsailaren 12an hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko gradu aretoan hitzaldi ziklo bat egingo da, euskara arlo zientifikoaren zabaltzea helburu. Lau dibulgazio saio izango dira, asteazkenero, Erdi Aroko gaiak aztergai jarrita.

Hitzaldi guztiak euskaraz egingo dira eta publiko osoari daude zabalik. Saioak 40 bat minututan luzatuko dira eta, hitzartzeen astean, galdera, iruzkinak, eztabaida eta besterako tartea egongo da.

Sarrera librea izango da, harik eta gela bete arte.

Programa:

Otsailak 12

Aitor Armendariz Bosque: Lantzak, ezkutuak eta harrikadak: nekazal gatazkak iberiar penintsula iparraldean (X. eta XI. mendeak).

Otsailak 19

Aintzane Sánchez Labaka: Nobleza, leinua eta familia Behe Erdi Aroan.

Otsailak 26

Jesús Lorenzo Jiménez: Etnia eta erlijioa al-Andalusen.

Martxoak 5

Ekaitz Etxeberria Gallastegi: Agurain, 1443: gizarte-gatazka eta memoria.