VIII. Abiatu Sariak banatu dira Bizkaiko Campusean sortutako enpresa onenen artean
Nemergent Solutions, Ironchip, Aotech, Purple Blob eta Emerid Systen saritu dituzte
Lehenengo argitaratze data: 2020/12/16
Gaur goizean, Bizkaiko Campusean oinarri teknologikoa duten unibertsitate enpresa berritzaileen sorrera aitortzen duten VII. Abiatu Sariak banatu dituzte Bizkaia Aretoko Oteiza aretoan.
Hauek izan dira saridunak: Nemergent Solutions, oinarri teknologikoko enpresa onenaren saria (6.000 €); Ironchip enpresa berritzaile onenaren saria (5.000 €); Aotech, oinarri teknologikoko enpresa kategoriako bigarren saria (4.000 €); eta Purple Blob eta Emerid Systen, enpresa berritzaile kategoriako bigarren saria (2.500 €bakoitza).
Euskal Herriko Unibertsitateak, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak eta BEAZ Bizkaiak bi hamarkada daramatzate ahaleginak batzen Zitek programan, UPV/EHUn kultura ekintzailea eta enpresa berritzaileen eta oinarri teknologikokoen sorrera sustatzeko. Testuinguru horretan sortu ziren 2003. urtean Abiatu Sariak, bi urtez behingoak, Bizkaiko Campusean sortutako oinarri teknologikoko unibertsitate-enpresa berritzaile onenak aitortzen dituztenak.
NEMERGENT Solutions:
Azken belaunaldiko konponbideak segurtasun publikoko eta larrialdietako zerbitzuetan misio kritikoko komunikazioetarako.
IRONCHIP:
Faktore anitzeko autentifikaziorako zibersegurtasun-zerbitzuak, LBS Location-based-security teknologian oinarrituta.
AOTECH:
Industria-prozesuetarako soluzio fotonikoak aeronautikaren, elikaduraren eta bioteknologiaren sektoreetan
Purple BLOB:
Smart City inguruneetarako monitorizazio-sistema eta IoT sistemak eraikitzeko plataforma.
EMERID SYSTEN:
NFC teknologia aplikatzea objektuen eta pertsonen datuak identifikatzeko eta lortzeko.