-
UPV/EHUko bost graduatu, BAME probetako 100 onenen artean
-
Joxerramon Bengoetxea: «Lehenik premia larriei erantzungo diegu»
-
Mikel Bernal UPV/EHUn graduatu den psikologoa bigarren BAPE probetan
-
In memoriam: María Rosario Aurrecoechea Zubiaur
-
Kazetaritza: desberdintasunaren konplize ala aldaketarako eragile?
Enpresa Eguna Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan
Noiz eta non
2025/02/12, 08:00 - 14:30
Kokapena
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Plaza de Europa 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Otsailaren 12an, asteazkena, 08:00etik 14:30era, Enpresaren Eguna ospatuko da Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, Donostian. Ekitaldi honen helburua enpresak eta ikasleak harremanetan jartzea da praktikaldietarako, Gradu edo Master Amaierako Lanak burutzeko edo beraien curriculum vitaea aurkeztea.
Jardunaldia, 3. eta 4.mailako, masterretako eta ikasketak pasa den urtean amaitu zituzten ikasleentzat zuzendarik dago. Horrez gain, 1. eta 2. mailako ikasleek hitzaldietan ere parte hartu dezakete.
72 stand izango dira (100 enpresatik gora errepresentaturik egongo dira) eta enpresek aurkezpenak ere egin ahalko dituzte.
Iker Laskurain, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Kanpo Harremanetarako zuzendariordearen hitzetan, ekimen hau “ezinbestekoa da gure ikasleek enpresetan modu errazean, lehen esperientzia izan dezaten. Askok lehen praktika edo gradu-amaierako lana aurkitzen dute enpresan gero eta indar handiagoa hartu duen egun honetan. Gainera, uste dugu norberaren bizitzako lehen elkarrizketa gure etxean egin ahal izateak erraztu egiten duela une berezi eta askotan konplexua den horretan erosoago sentitzea. Bestalde, enpresek eskertzen dute horrelako aukerak izatea etorkizuneko talentuak ezagutzeko eta beren prestakuntza garaian elkarreraginean aritzeko”.
Egitaraua:
8:00: Ongietorria eta Stand-en prestaketa.
8:30: Elkarrizketak eta enpresen aukezpenak.
11:00: Kafea.
11:30: Elkarrizketak eta enpresen aukezpenak.
14:30: Amaiera.