Erizaintza: Mugak gaindituz
Noiz eta non
2023/02/10, 09:00
Kokapena
Europa biltzar jauregia
Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolak XXXIV. Jardunaldiak antolatu ditu, "Erizaintza: mugak gaindituz" izenburupean. Elkarretaratze honen helburua erizaintzaren jakintza gizartearekin partekatzea da.
Jardunaldiak Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolako eta Euskal Herriko Unibertsitateko beste ikastegi batzuetako ikasleei, ikasle ohiei eta lantaldekoei zuzenduta daude, bai eta osasungintzako profesionalei eta, oro har, gizarteari ere.
Elkarretaratzeran helburua da hainbat kulturatako osasun egoeretan jakintza eta erizaintza ekintza artikulatzea; erizaintzako lanbidea beste gizarte errealitate batzuetan garatzeko moduari buruzko jakintzak partekatzea; lehenengo pertsonako esperientziei buruz hausnartzea; eta, erizaintzako arreta integraletik, pertsonaren kulturaren araberako arreta lanketen garrantzia aztertzea.
Izena emateko:
Doan, edukiera bete arte, esteka honetan.
Izena emateko azken eguna: otsailak 3, ostirala, 15:00etan.
Programa