euskaraespañol

Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldi instituzionala

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/03/10, 10:00

Kokapena

Areto nagusia - Gasteizko Ingenieritza Eskola
Nieves Cano 12. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Martxoaren 10ean, astelehenean, 10:00etatik aurrera, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak ekitaldi instituzionala egingo du Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako ekitaldi aretoan, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Ekitaldiak Joxerramon Bengoetxea Caballero errektorea izango du buru eta unibertsitateko sei profesional omenduko dira bertan, emakumeen eskubideen defentsan egindako lanagatik:

  • Arte eta Giza Zientzietan, Maria Jose Olaziregi Alustiza.
  • Gizarte eta Lege Zientzietan, Yolanda Jubeto Ruiz.
  • Zientzietan, Maria Jesus Irabien Gulias.
  • Gizarte eta Lege Zientzietan, Nahia Idoiaga Mondragon.
  • TEKAZELen, Susana Andino García.
  • Omenaldi berezia: Elena Leiñena Mendizabal.

Omenaldiaren aurretik eta Margaret Bullen eta Leire Garmendia Arrieta Berdintasunerako zuzendari eta UPV/EHUko idazkari nagusiaren hitzaldiak, hurrenez hurren, entzun ondoren, Berdintasunerako Zuzendaritzaren sariak banatuko zaizkie deialdi hauetako ikasle irabazleei:

  • Francisca de Aculodi Sariaren XI. edizioa, Gradu Amaierako Lanetan (GRAL) genero ikuspegia sartzeari buruzkoa.
  • María Goyri sariaren XIII. Edizioa, master amaierako lanetan genero ikuspegia sartzeari buruzkoa.
  • Micaela Portilla Vitoria Sariaren XII. edizioa, ikasketa feministei edo generoari buruzko tesi onenarena.

Ekitaldiari Joxerramon Bengoetxea Caballerok, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak, emango dio amaiera.

Ondoren, 'La Pulga eta Lagunak' flamenko ikuskizuna eskainiko da.

Ekitaldia streaming bidez eskainiko da (esteka ez balebil, bilatzailetik sartu).