-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
-
Maggie Bullen: «Berdintasunerako Zuzendaritzaren izaera feminista sendotu nahi dut»
-
Eneritz Gómez: «Feminismoaren aurkako mugimendua egindako urratsen beldurretik sortu da»
Beñat Caira Lago ikasle ohiak irabazi du Robot beka
Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterraren matrikularen kostu osoa estaltzen du bekak
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2023/02/27

Beñat Caira Lago Gasteizko Ingeniaritza Eskolako Automozio Ingeniaritza graduko ikasle ohiak Robot beka irabazi du Balear Uharteetako Unibertsitateko Industria Ingeniaritzako Masterra egiteko, “Rally edo drift ibilgailuentzako pedalier baten diseinua eta optimizazioa” izeneko gradu amaierako lanari esker.
Robot SAk sortu eta UIBk Balear Uharteetako Unibertsitatea-Emprendida Fundazioaren bidez (FUEIB) eta Goi Eskola Politeknikoarekin (EPS) lankidetzan deitutako bekak Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterreko matrikularen kostu osoa estaltzen du 2022-23 eta 2023-24 ikasturteetan. Sariak ikasleen ahalegina aintzatetsi eta lan mundura sartzen lagundu nahi die, kalifikazio maila altua eskainiz.