euskaraespañol

Eguneko irudia

Badator EHUazoka Arabako campusera

Unibertsitate Orientazioko Azoka otsailaren 1ean egingo da Arabako Campusean, eta otsailaren 8an Bizkaiko Campusean

Lehenengo argitaratze data: 2025/01/27

Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Larunbatarekin, otsailaren 1ean, Arabako Campusak hartuko du Euskal Herriko Unibertsitateak bere hiru campusetan antolatzen duen Unibertsitateko Orientazio Azoka-EHUazoka. EHUazokak aukera paregabea eskaintzen die etorkizuneko ikasleei UPV/EHUk 2025-2026 ikasturtean eskainiko dituen graduko ikasketak hurbiletik ezagutzeko eta agerian uzten du unibertsitate publikoak orientazioarekiko duen konpromisoa, sinistuta baitago funtsezko tresna dela unibertsitate aurreko ikasleek egingo dituzten titulazioak aukeratzeko garaian.

Gipuzkoako Campusetik igaro ondoren, azoka Arabako Campusean egingo da larunbat honetan, eta, ondoren, otsailaren 8an, Bizkaiko Campusean. EHUazokaren hiru jardunaldietan, fakultate eta eskola guztietako irakasleek arreta pertsonalizatua eskainiko diete unibertsitate aurreko ikasleei standetan. Informazio saio kolektiboak ere egingo dira. Horrela, EHUazoka aukera paregabea da gure unibertsitatea eta bere graduko ikasketa eskaintza hobeto ezagutzeko eta etorkizuneko unibertsitate ikasketen inguruko zalantza guztiak argitzeko.

Standetara sarrera librea izango da; baina, informazio saio kolektiboetara joateko, derrigorrezkoa da izena ematea. Saio horietarako izenematea zabalik egongo da saio bakoitzaren aurreko astelehenetik ostiralera (Araban, urtarrilaren 27tik 31ra; eta Bizkaian, otsailaren 3tik 7ra) eta zabalik egongo da informazio saio bakoitzeko plazak agortu arte.

Izenematea ondoko webguneotan egingo da:

Informazio gehiago EHUazokari buruz: https://www.ehu.eus/eu/web/sou/orientazio-programa/azokak

Graduen eskaintza 2025-2026: https://www.ehu.eus/eu/web/graduak/graduak