-
UPV/EHUko hamabi, CSICeko sailkapenean 500 emakumezko ikerlari esanguratsuenen artean
-
Bilboko Ingeniaritza Eskolak 25 metroko olatu kanala eraiki du
-
Erabaki ote dezakegu zer-nolako gurasoak izan gura dugun?
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
3.600 ikaslek baino gehiagok parte hartzen dute UPV/EHUko Zientzia Zirkularrean
UPV/EHUko Unibertsitate Orientaziorako azoka, Gipuzkoan
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/01/25, 09:00 - 14:00
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena
Larunbata, urtarrilak 25, 9:00etatik 14:00etara, Euskal Herriko Unibertsitateak Unibertsitate Orientaziorako Azoka EHUazoka egingo du Gipuzkoako Campusean, Donostian. EHUazoka aukera paregabea da etorkizuneko ikasleek Euskal Herriko Unibertsitateak 2025-2026 ikasturtean eskainiko dituen graduko ikasketak eta unibertsitatean sartzeko prozedura gertutik ezagutzeko.
EHUazokan fakultate eta eskoletako irakasleek informazio saioak emango dituzte taldeentzat eta banan banako arreta ere eskainiko da. Horrela, unibertsitate aurreko ikasleek gure unibertsitatea eta graduko ikasketen eskaintza hobeto ezagutu ahal izango dute, eta etorkizunean unibertsitatean egin ahalko dituzten ikasketei buruz dituzten zalantza guztiak argitzeko aukera izango dute. Standetarako sarbidea librea izango da, baina derrigorrezkoa da izena ematea informazio-saioetara joateko.
Izen ematea orrialde honetan egingo da: https://www.ehu.eus/eu/web/sou/ehuazoka-gipuzkoa
Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/sou/orientazio-programa/azokak
2025-2026 ikasturteko gradu eskaintza: https://www.ehu.eus/eu/web/graduak/graduak
Gipuzkoaren ostean, EHUazoka otsailaren 1en Arabako Campusean eta otsailaren 8an Bizkaiko Campusean izango da.