Beijingeko Capital University-ko irakasle eta ikasle talde batek Arte Ederren Fakultatea bisitatuko du
Noiz eta non
2017/11/08 2017/11/08, 10:00 - 11:29
Kokapena
Gradu-aretoa - Arte Ederretako Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Asteazkenean, azaroak 8, 10:00etan, Arte Ederren Fakultateko Gradu Aretoan (Sarriena Auzoal, z/g. Leioa) batuko dira Arte Ederren Fakultateko Pintura Masterreko ordezkariak eta Beijingeko Capital Normal University-ko irakasleak eta ikasleak. Guztira Txinako 47 ordezkari etorriko dira, horien artean Txinako unibertsitateko Arte Ederretako dekanoa, Zheng Qu Duan.
47 lagun horiek UPV/EHUn ematen den Pinturako Masterrari buruzko informazioa batu nahi dute, hots, prestakuntza, azpiegiturak, irakaskuntza guneak, tresneria, laborategiak… gaineko jakintza jaso eta Txinan inplementatu.
Masterra aurkeztu ostean, Txinako Unibertsitateko kideak Bilboko Arte Ederren Museora hurbilduko dira. Han, Jesús Mari Lazkanok, UPV/EHUko irakasle eta margolariak, gidari lanak egingo ditu Alicia Koplowitzen bilduma erakusteko.