-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Ate Irekien Jardunaldiak
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
Hotel Carlton VII. Arte Lehiaketako sari banaketa
Noiz eta non
2017/09/15 2017/09/15, 13:00 - 14:39
Kokapena
Bilbo (Bizkaia)

Deskribapena
Ostiralean, irailaren 15ean, 13:00etan, Carlton Hotelean (Moyua Plaza, 2. Bilbo) banatuko dira Hotel Carlton VII. arte lehiaketako sariak. Irabazleek, 3.000, 2.000 eta 1.000 euro jasoko dituzte, hurrenez hurren.
Hiru irabazle horiek atera dira Bilboko Aste Nagusiaren harira abuztuaren 19tik irailaren 3ra bitartean Carlton Hoteleko atarian Arte Ederren Fakultateko ikasleek egindako erakusketara aurkeztutako 31 obretatik.
Hiru lan irabazleak hotelaren ondarearen parte izango dira.
Sari banaketan parte hartuko dute:
- Arantza Lauzirika, Arte Ederren Fakultateko dekanoa
- Iñaki López de Aguileta, Bilboko Udaleko Kultura zuzendaria
- Alberto Gutiérrez, Hotel Carlton-eko zuzendaria