Jardunaldia: 'Se non è vero...' post-verdad, hechos alternativos y spam informativo
Noiz eta non
2017/06/13 2017/06/13, 09:15 - 14:15
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Egiondoaren garaian bizi garela diote. Termino horrek emozio-apelazioak eta norberaren sinesmenak iritzi publikoa sortzeko unean gertakari objektiboek eta informazio kontrastatuek baino garrantzi handiagoa dutela esan nahi du.
Askotan, jakintza zientifikoa eta errealitateari metodo zientifikoak baliatuta gerturatzea gutxiestea eragiten du horrek. Testuinguru horretan, unibertsitateak gizartean jarrera kritikoa sustatu eta egiaztatutako gertaeretan oinarritutako kontakizuna eraikitzeko erronkari egiten dio aurre.
Gai horien inguruan hausnartu eta egiondoaren kontzeptuaren benetakonondik-norakoak zein diren ezagutarazteko, EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta ehuGune foroak "Se non è vero..." egiondoa, gertakari alternatiboak eta spam informatzailea hitzaldia antolatu dute, zeina hurrengo ekainak 13an izango den, Unibertsitatearen Bizkaia Aretoan.
Besteak beste, biologia, filosofia, zientzia politiko edo soziologiako adituek parte hartuko dute diziplina anitzeko bilkura honetan.
Sarrera doan izango da, eta aldez aurretik izena eman beharra dago posta elektroniko bidez, hurrengo helbidean: joxerramon.bengoetxea@ehu.eus. Hitzaldiak gaztelaniaz izango dira.