-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
-
Maggie Bullen: «Berdintasunerako Zuzendaritzaren izaera feminista sendotu nahi dut»
Aurkezpena: ‘Testigos del olvido #2' erakusketa
Noiz eta non
Noiztik: 2017/05/17 Noiz arte: 2017/05/16, 11:00 - 12:02
Kokapena
Etxepare erakusketa-aretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)

Deskribapena
Mugarik gabeko Medikuek eta UPV/EHUk prentsaurrekoan ‘Testigos del olvido #2' aurkeztuko dute, asteazkenean, maitzak 17, 11:00etan, Bizkaia Aretoan (Etxepare gela, 1. Solairua). Argazki erakusketak aintzat hartzen ez diren lau giza hondamendi arakatzen ditu, Juan Carlos Tomasiren kameraren eta Martin Caparrós, Laura Restrepo, Santiago Roncagliolo eta Manuel Rivasen lumaren bitartez.
Prentsaurrekoan izango dira:
- Patxi Juaristi, Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
- Aitor Zabalgogeazkoa, Mugarik gabeko Medikuen Turkiako ordezkaria
- Alma Saavedra, Ipar eremuan Mugarik gabeko Medikuen ordezkaria
Testigos del Olvido #2 erakusketak planetako lau txokoek jasotzen dituzten sufrimendua, biolentzia etengabea eta medioen ahanztura ikustarazten ditu: Palestinar Lurralde Okupatuak, Kolonbia, Niger eta Etiopia. Eguneroko izugarrikeriaren erretratu horiek axolagabetasunaren aurkako alegatoa dira, baita munduko txokorik baztertuenetan, biolentzia, gaixotasun eta bazterkeriaren menpe bizi diren gizakiekiko konpromisoaren apustu ere.
Hitzaldi ziklo batek osatzen du erakusketa.