-
UPV/EHUko hamabi, CSICeko sailkapenean 500 emakumezko ikerlari esanguratsuenen artean
-
Hablar puede salvar vidas
-
Estíbaliz Sáez de Cámara izendatu dute REDS SDSN Spain-eko presidente
-
Hizkuntza indoeuroparren historiako kate begi galdua aurkitu dute
-
Bilboko Ingeniaritza Eskolak 25 metroko olatu kanala eraiki du
Jardunaldia: Ika Mizka, 'Eta hik? Nola bizi dunk euskera?'
Noiz eta non
Noiztik: 2017/04/27 Noiz arte: 2017/04/26, 10:30 - 15:49
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena
Osteguna, apirilaren 27ean, 10.30etan, UPV/EHUko Informatika Fakultatean, Donostian, IKA MIZKA zirkuitoaren bigarren saioa egingo da. GAZTEZULOk, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean antolatu dute IKA MIZKA: Eta hik? Nola bizi dunk euskara? egitasmoa, euskararen erabileraren garrantziaz sentsibilizatzeko eta jarrera aktiboagoak bultzatzeko.
Saio hau promozionatzeko bideoa
Bertako protagonistak: UPV/EHUko Informatika Fakultateko 3 ikasle: Gorka Toledo, Uxue Alberdi eta Xabier Ezeiza, Ainhoa Lendinez kazetaria eta Telmo Trenado youtuberra.
10:30etan hasiko dira solasaldiak, Nerea Aliasen gidaritzapean, eta 12:30ak bitarte euskararen erabileraren inguruan hausnartuko dute 100 bat ikaslek eta hainbat pertsona ezagunek.
Solasaldia eta zizka-mizkak uztartzen ditu egitasmo honek. Mahai beraren bueltan unibertsitateetako gazteak, zein animatzen diren herritarrak, pertsonaia ezagunekin batera esertzen ditu.
Zazpi-zortzi laguneko taldeetan, mahaiaren inguruan bildu eta teknologia berrien eta euskararen arteko harremanaren inguruan hausnartu, eta anglisizmoen erabileraren gorakadaz eztabaidatuko dute.
Bertan izango dira:
- Amaia Arginzoniz Olabe (Komunikazioko ikaslea eta Sare Sozialak euskaraz)
- Maider Likona (Gisa Elkartea- Software librearen bultzatzaile)
- Jatsu Argarate (Kokeineko musikaria eta Codesyntaxeko informatikaria)
- Leire Berasaluze (Lain musika taldeko kidea)
- Egoitz Gonzalez ( Web & Android garatzailea )
- Garazi – SuperPagola (Youtuberra)
- Olatz Salvador (abeslaria eta konposatzailea - Skakeitan)
- Aratz Begiristain (informatikaria)
-
Igone Mariezkurrena (kazetaria)