-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
-
Maggie Bullen: «Berdintasunerako Zuzendaritzaren izaera feminista sendotu nahi dut»
Hitzaldia: '¿Cómo sienten y piensan los bilingües?'
Noiz eta non
2017/01/25 2017/01/25, 19:00 - 21:00
Kokapena
Entzunaretoa - Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza 4. -48010- Bilbo (Bizkaia)

Deskribapena
Ama hizkuntzak emozionalki oso aberatsak diren testuinguruetan jasotzen dira (familian, adibidez), eta atzerritarrak emozionalki neutroak diren beste hezkuntza-inguruneetan, ordea. Alde horren ondorioz, gure erreakzio emozionala murriztu egiten omen da atzerriko hizkuntza batez hitz egiten dugunean. Hainbat ikerlanen arabera, sistema kognitiboa asko alda daiteke atzerriko hizkuntzaz hitz egiten dugunean eta, horrek, eguneroko bizimoduko hainbat prozesu kritikotan du eragina, norbere burua ikusteko moduan, erabakiak hartzean eta negoziazio-prozesuetan, esaterako.
Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroko Jon Andoni Duñabeitiak ikerketa horiei buruz hitz egingo du '¿Cómo sienten y piensan los bilingües?'(Nola sentitzen eta pentsatzen dute elebidunek?) izeneko hitzaldian.
Hitzaldia datorren urtarrilaren 25ean burutuko da, Azkuna Zentroan (Bilbo), eta gaztelaniaz izango da. Zientziatekak hilero UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen dituen hitzaldietako bat da.
Sarrerak Azkuna Zentroaren informazio-gunean hartu behar dira, urtarrilaren 1etik aurrera. Sarrera doan da.