-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Ate Irekien Jardunaldiak
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
Sendagaien inguruko ikerkuntza gizakiekin, hitzaldia Zientziatekan Amaia Martinezekin
Noiz eta non
2016/05/25 2016/05/25, 19:00 - 21:00

Deskribapena
Asteazkenean, maiatzak 25, 19:00etan, Azkuna Zentroko Auditorioan (-1 solairua) (Arriquibar Plaza), Amaia Martinez Galarza erizainak ‘Sendagaien inguruko ikerkuntza gizakiekin: laborategitik farmaziara' hitzaldia eta mahai-ingurua emango du.
Zein ikerkuntza-prozesu eskatzen zaizkie sendagaien fabrikatzaileei euren produktuak merkatura atera aurretik? Zein da nazioko zein nazioarteko agentzia arautzaileen betekizuna? Praktika medikua erabat aldatu da gaixotasunen tratamenduan lotutako aurrerapausoen ondorioz, baina ezin dugu ahaztu sendagaiek ere eragin kaltegarria ere izan dezaketela, eta hura kontrolatu behar dugula. Gaur egun, gai oso garrantzitsua da, azken hamarkadetan sendagai berri ugari eta oso anitzak ari baitira ateratzen.
Zientziateka hilean bitan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.
Gonbidapenak Azkuna Zentroko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doanekoa da.