-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
-
Maggie Bullen: «Berdintasunerako Zuzendaritzaren izaera feminista sendotu nahi dut»
Zuzenbidea eta Giza Genomari buruzko XXIII. Nazioarteko Biltzarra
Noiz eta non
Noiztik: 2016/04/11 Noiz arte: 2016/04/07, 09:15 - 11:25

Deskribapena
Astelehenean, apirilak 11, 9:15etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoko Arriaga gelan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), Zuzenbidea eta Giza Genomari buruzko XXIII. Nazioarteko Biltzarra inauguratuko da, UPV/EHU eta Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbidea eta Giza Genoma Unibertsitate arteko Katedrak antolatuta.
Biltzar honetan, besteak beste, ingeniaritza genetikoa gizakietan, saiakuntza klinikoei buruzko araudiaren ikuspegi berriak edota aseguruen kontratazioarekin lotutako analisi genetikoak bezalako gaiak aztertuko dituzte.
Irekiera ekitaldian izango dira:
- Carlos María Romeo Casabona, Zuzenbidea eta Giza Genoma Unibertsitate arteko Katedrako zuzendaria eta UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko katedraduna
- Amaia Maseda, UPV/EHUko Hedakuntzaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea
- Gema Tomás, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko dekanoa