-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
-
Maggie Bullen: «Berdintasunerako Zuzendaritzaren izaera feminista sendotu nahi dut»
TIRABIRAK/Tiras que aflojan erakusketa irekiko da Leioako Bibliotekan
Noiz eta non
2016/04/06 2016/04/06, 11:30 - 13:56

Deskribapena
Asteazkenean, apirilak 6, 11:30ean, UPV/EHUren Bizkaiko Campuseko Bibliotekan, 2. solairuan, (Sarriena auzoa, z/g) TIRABIRAK/Tiras que aflojan erakusketa irekiko da, Ripa eta Tasio marrazkigileei egingo zaien elkarrizketa publiko batekin. Erakusketa Donostia 2016 eta UPV/EHUren arteko lankidetzaren emaitza da.
Idurre Eskisabel kazetariak eta UPV/EHUko irakasleak elkarrizketatuko ditu Ripa eta Tasio marrazkigileak Liburutegiko Hitzaldi Aretoan. Ondoren, 13:00etan Bizkaiko Campuseko errektoreordeak, Carmelo Garitaonandiak, irekiera ofiziala emango dio erakusketari.
Erakusketa ikusgai izango da maiatzaren 13ra arte, 8:00etatik 20:30etara arte, astelehenetik ostiralera. Sarrera dohainik.