V. Ikerkuntza Jardunaldiak Zientzia eta Teknologia Fakultatean
Noiz eta non
Noiztik: 2016/04/07 Noiz arte: 2016/04/05, 09:00 - 09:20
Deskribapena
Asteazkenean eta ostegunean, otsailak 6 eta 7, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean (Sarriena auzoa z/g, Leioa), V. Ikerkuntza Jardunaldiak ospatuko dira, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko ikerketa taldeen lan-ildoak, lortutako emaitza garrantzitsuenak eta etorkizuneko proiektuak erakusteko.
Jardunaldi hauen helburuak, ikasleen artean ikerkuntza bokazioak piztea eta ikertzaileen lan-arloak ezagutzera ematea dira. Era berean, ikerkuntza-taldeek informazioa eguneratzeko ere balioko dute, eta hori kolaborazio berrietarako eta etorkizuneko jakintza-alor anitzeko proiektuetarako lagungarri izango da.
María José Sanzek eskainiko du hasiera hitzaldia
Ekitaldi nagusia 12:00etan burutuko da, Paraninfoan. Bertan izango dira:
- Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
- Amaia Esquisabel, Eusko Jaurlaritzako Zientzia Politikarako zuzendaria
- Esther Domínguez, Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoa
- María José Sanz, bc3 Basque Centre for Climate Change-ko zuzendari Zientifikoa. Berak eskainiko du hasiera hitzaldia ‘Los retos del Cambio Climático: Un largo camino hasta París' izenburupean.
V. IKERKUNTZA JARDUNALDIEN EGITARAUA
Asteazkena, hilak 6
9.00-19:00 Egun osoan zehar poster saio jarraitua Grande Sallen.
8:40-9:00 Txostena Gradu Aretoan: ‘Una gran infraestructura de investigación Europea (The European Marine Biological Resource Centre) en la Estación Marina de Plentzia'.
Ibon Cancio, Plentziako Itsas Estazioko (PiE) ikerlaria.
9:00-11:30 Ahozko komunikazioak Gradu Aretoan, Paraninfo Ondoko Gelan, eta Fakultateko 0.20S, 0.16 eta 0.17 Ikasgeletan:
I) Biologia
II) Kimika (Kimika Analitikoa eta Kimika Fisikoa)
III) Matematika
IV) Ingeniaritza Kimikoa
V) Geologia
11:30-12:00 Kafea Grande Sallen eta bisita gidatua posterretara.
12:00-13:00 Jardunaldien irekiera Fakultateko Paraninfoan. Bertan izango dira, Carmelo Garitaonandia UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea, Amaia Esquisabel Eusko Jaurlaritzako Zientzia Politikarako zuzendaria, Esther Domínguez Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoa, eta María José Sanz bc3 Basque Centre for Climate Change-ko zuzendari zientifikoa. Azken honek emango du inaugurazio-hitzaldia ‘Los retos del Cambio Climático: Un largo camino hasta París' izenburupean.
Osteguna, hilak 7
9.00-19:00 Egun osoan zehar poster saio jarraitua Grande Sallen.
10.00-11:30 Gradu Aretoan, emakume ikertzaileei eskainitako saioa, Berdintasun Batzordeak sustatua. Txostengileak: Nastassja Cipriani, doktoregoko ikaslea Fisika Teoriko eta Zientziaren Historia Sailean, Leire Ibaibarriaga, Aztiko (Tecnalia) ikertzailea, eta Itziar Alkorta Calvo, Biofisika Institutuko zuzendaria.
11:30-12:00 Kafea Grande Sallen eta posterrak bisita gidatuarekin.
V. Ikerkuntza Jardunaldietako poster onenaren sari banaketa.
12:00-14:00 Ahozko Komunikazioak Gradu Aretoan, Paraninfo Ondoko Gelan, eta 0.21 Ikasgelan:
I) Biokimika eta Biologia Molekularra eta Bioteknologia
II) Kimika (Kimika Ezorganikoa eta Kimika Organikoa)
III) Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoa