-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
-
Maggie Bullen: «Berdintasunerako Zuzendaritzaren izaera feminista sendotu nahi dut»
Ezagutzaren kudeaketari buruzko hitzaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2016/04/06 Noiz arte: 2016/04/04, 12:00 - 12:01

Deskribapena
Asteazkenean, apirilak 6, 12:00etan, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Areto Nagusian (Lehendakari Agirre 81, Bilbo - Sarriko), Klaus North Wiesbaden Business School-en (Alemania) Enpresen Nazioarteko Administrazio katedradunak hitzaldi bat eskainiko du ‘Ezagutzaren kudeaketa' izenburupean.
Bere hitzaldian, North-ek ekintzailetza proiektu baten arrakasta aukerak handitzeko erabiltzen diren zazpi oinarri aztertuko ditu, bere bideragarritasuna aztertzeko erabilgarriak ere badirenak. Edozein motatako ekintzailetza proiektu bat aurrera eramateko ikasketa prozesu bat beharrezkoa bada, laborategi batetik edo ikerkuntza proiektu batetik merkatura bideratzeko merkatu horiek ezagutzea beharrezkoa da, bezeroak, administrazio arauak eta finantza interesak.
Darmstadt-eko unibertsitatean (Alemania) Ingeniari mekaniko eta Ergonomia eta Industri Ingeniaritzan doktore bada ere, bere ibilbidean zehar kalitatearen arloan Eusko Jaurlaritzako aholkularia izan da, eta baita ere Latino Amerikako Lanaren Nazioarteko Erakundean (LANE) funtzionarioa eta Ginebrako egoitzan, erakunde honetako enpresa kudeaketa programen arduraduna.