-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
-
Maggie Bullen: «Berdintasunerako Zuzendaritzaren izaera feminista sendotu nahi dut»
Zinegoak jaialdia UPV/EHUra iritsiko da
Noiz eta non
Noiztik: 2016/03/01 Noiz arte: 2016/03/26, 16:00 - 18:00

Deskribapena
Asteartean, martxoak 1, 16:00etan, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditorioan (Sarriena auzoa, z/g. Leioa) laburmetraien proiekzioa antolatuko da, ZINEGOAK 2016 gaylesbotrans festibalaren luzapen moduan. Besteak beste, Uxue Egia Ikus Entzunezko ikasle ohiaren , ‘Garelako' laburmetraia ikusi ahal izango da.
13. aldiz, Bilboko Hegoak elkarteak beste erakunde eta enpresa batzuen laguntzaz festibala antolatzen du, ikus-entzunezko eskaintza kultural ezberdinen bitartez LGTBI kolektiboa ikusbidetzeko.
Lehenengo aldiz unibertsitatean antolatzen den erakustaldi hori, Ikusentzunezko Komunikazioko ikasleei bereziki zuzenduta dago, non konbentzioz kanpoko gaien laburmetraiak ikusi daitezke, adibidez transexualitatea aurtengo gai nagusia. Gogoetara eta inspiraziora gonbidatzen zaituztegu. Ekimenaren antolatzaileak dira, Pello Maudo Herrero, Ikus-Entzunezko hirugarren mailako ikaslea eta Vanesa Fernández Guerra, Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Publizitateko saileko irakaslea.
Gonbidatuak:
- Pau Guillen, ZINEGOAK 2016 festibaleko zuzendaria.
- Uxue Egia, Ikus Entzunezko ikasle ohia, ‘Garelako' laburmetraia aurkeztuko du.