-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Ate Irekien Jardunaldiak
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
Hitzaldia: 'Asiatik datorren liztorra'
Noiz eta non
Noiztik: 2016/01/12 Noiz arte: 2016/01/08, 19:00 - 08:26

Deskribapena
Asteartean, urtarrilak 12, 19:00etan, Azkuna Zentroko Bastida Aretoan (-2 solairua), UPV/EHUko Artropodoen Zoologiako katedradunak, Juan Carlos Iturrondobeitiak, ‘Asiatik datorren liztorra' hitzaldia emango du, eta ondoren, mahai-ingurua egingo da. Ekitaldi hau Zientziateka izeneko programaren baitan antolatuta dago. Zientziateka hilean UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.
Sarrera doanekoa da, aretoaren edukiera agortu arte.
2006an vespa velutina izeneko liztorra iritsi zen Europara eta harrez geroztik Frantzian eta Iberiar penintsulako ipar-ekialdean barrena hedatu da. Inbasio honek bi ondorio ekar ditzake. Lehena ekologikoa da, Asiako liztorra erleak harrapatzeaz gain beste polinizatzaile askoren harraparia izan daitekeelako, eta horrek biodibertsitatea murriztu dezakeelako. Bigarren efektua ekonomikoa izango litzateke, intsektu honek galera izugarriak sortu bait ditzake ezti-erleen kolonietan.