XXVII. Alberto Magno Literatura Lehiaketako sarien banaketa
Noiz eta non
Noiztik: 2015/12/18 Noiz arte: 2015/12/17, 12:00 - 12:49
Deskribapena
Ostiralean, abenduak 18, 12:00etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko paraninfoan (Sarriena auzoa z/g, Leioa), XXVII. Alberto Magno Literatura Lehiaketako sariak banatuko dira. Literatur lehiaketa honek gai zientifikoei buruzko Zientzia Fikziozko eta Fantasia arloa jorratzen du.
2015. urteko edizio honetan 128 kontakizun aurkeztu dira, Espainia, Argentina, Kuba, Mexiko, Txile, Kolonbia, Uruguai, Estatu Batuak, Costa Rica, Ekuador, Guatemala, Peru eta Venezuelatik bidalitakoak.
Ekitaldian parte hartuko dute:
- Esther Domínguez, Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoa
- José Luis Pizarro, Kalitate eta Berrikuntzako dekanordea
- Monika Ortueta, Komunikazio, Gizarte Hedakuntza eta Nazioarteko Harremanetako dekanordea