-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Ate Irekien Jardunaldiak
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
Bizkaia Zubia argiztatzen ahalegindu nahi?
Noiz eta non
Noiztik: 2015/07/18 Noiz arte: 2015/07/19, 12:00 - 00:00

Deskribapena
Larunbatean, uztailak 18, 12:00etatik aurrera, Bizkaia Zubian (Portugaleten eta Areetan) Pedalkadaz-Pedalkada ekitaldia egingo da, solidaritatea eta kirola uztartzen dituen ekimena, hain zuzen. Hala, Erandioko Txirrindulari Elkartearen 25. urteurreneko ospakizun ekitaldien artean kokatzen da Bizkaia Zubiaren argiztatzea. Ekimenean spinning egiteko 250 bizikletek sortzen duten energiari esker 5 kilometro baino gehiago led-argiz estalita egongo den Bizkaia Zubia argiztatu nahi da; halaber, Stop Sanfilippo Fundazioaren alde dirua biltzeko helburua du.
Ikasleek eta UPV/EHUko langileek (AZL eta IIL) Leioa-Erandioko Unibertsitate Kiroldegiko harreran jaso ditzakete gonbidapenak ekimen solidario horretan (plaza mugatuak) parte hartu nahi izanez gero.