Lan harreman eta zientzien zentro unibertsitarioen II. Kongresu estatala Bilbon
Noiz eta non
Noiztik: 2015/06/18 Noiz arte: 2015/06/19, 09:00 - 15:00
Deskribapena
Ostegunean, ekainak 18, 9:00etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo) hasiko da Lan Harreman eta Zientzien unibertsitate ikastegien II. Kongresu estatala. Asociación de Centros Universitarios de Relaciones Laborales y Ciencias del Trabajo (ARELCIT) delakoak eta UPV/EHUko Lan Harremanen Unibertsitate Eskolak antolatu dute kongresua. Aurtengo edizioa ondoko titulupean iraganen da; "Las relaciones laborales ente el reto de una economía social y solidaria". Ekonomia sozial eta solidarioa izanen dute, beraz, helmuga, horretara iristeko lan harremanen inguruko hausnarketak proposatuz. Bi egun iraungo duen eztabaida, lau ataletan egituratuko da:
- Espainiar ereduko lan harremanen eraldaketa: norbanako, kolektibo eta Segurtasun Sozialeko prestazioak
- Enpresagintza sozial eta solidarioa: gizarte laneko kooperatibetako eta enpresa solidarioetako esperientzietan sortu den enpleguaren kantitate eta kalitatea, hala nola kontratu publikoak esleitzean irizpide sozialen garrantzia
- Kantitate eta kalitate galera enplegu eta prestazio sozialetan
- Irakaskuntza: programazio didaktikoa eta generoari eta iraunkortasunari dagozkion zeharkako gaitasunen ebaluazioa
Informazio gehiago ARELCIT-en webgunean.