-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
-
Maggie Bullen: «Berdintasunerako Zuzendaritzaren izaera feminista sendotu nahi dut»
Arteshop Bilbao ekimenaren V. edizioaren sari-banaketa
Noiz eta non
2015/06/17 2015/06/17, 20:30 - 22:00
Deskribapena
Asteazkenean, ekainak 17, 20:30ean, Erriberako merkatuan (Erribera kalea, 20. Bilbo) ARTESHOP BILBAO 2015 ekimenaren V. edizioaren sariak banatuko dituzte UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordeak, Carmelo Garitaonandiak; Bilboko Garapen Ekonomikoa, Merkataritza eta Enplegu zinegotziak, Xabier Otxandianok; Bilbao Ekintzako zuzendari nagusiak, Nora Sarasolak; eta Bilbao Arte Fundazioko zuzendariak, Juan Zapaterrek. Lehiaketan, Arte Ederren Fakultateko 75 ikasleren obrak dituzten Bilboko 75 saltokik parte hartu dute.