-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
-
Maggie Bullen: «Berdintasunerako Zuzendaritzaren izaera feminista sendotu nahi dut»
Zuzenbide Fakultatearen Bizkaiko atalaren diploma banaketa
Noiz eta non
Noiztik: 2015/05/21 Noiz arte: 2015/05/20, 18:00 - 08:24
Deskribapena
Ostegunean, maiatzak 21, 18:00etan, Bizkaia Aretoko Mitxelena entzunaretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo), Zuzenbide Fakultatearen Bizkaiko ataleko 2013/14 ikasturtean ikasketak bukatu dituzten ikasleei diplomak banatuko zaizkie. 13. Promozioa 92 tituludunek osatzen dute –37 lizentziadun eta 55 graduatu—.
Ospakizunean, espediente onenak izateagatik sari bereziak lortu dituzten ikasleak omenduko dira. Promozio honetan izango dira Ane Santiso Garcia eta Gorka de la Cuesta Bermejo (lizentziaturan) eta Sandra Castellanos (graduan).
Aipamen berezia egingo zaie, baita ere, Gradu Amaierako Lanen Sari Bereziei; hala, Sandra Castellanos Cámararen, Juan Climent Beitiaren eta Maitane Monleón Castellanosen lanak aitortuko dira.
Parte hartzaileak, besteak beste:
- Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
- Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako sailburua
- Ana Madariaga, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea
- Juan Luis Ibarra, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidentea
- Juana Goizueta, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko dekanoa
-
Ixusko Ordeñana, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko dekanordea